Albisteak

Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4a bitartean euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN erabiltzeko aukera izango dugu 2020ko EUSKARALDIAren baitan.

URIBE KOSTAKO EUSKARALDIArekin bat eginez, bultzada berezi bat eman nahi diogu euskararen erabilerari, eta helburu horrekin URIBE KOSTAKO “EGUNEAN BEHIN TALDE LEHIAKETA” antolatu dugu.

URIBE KOSTAko Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko herritarrei zuzendutako lehiaketa azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an amaituko da. Bitarte horretan “Ukan euskaraz” taldean astero puntuazio handia lortzen duenari SARI BEREZI BAT eskainiko zaio.

Hona hemen parte hartzeko egin beharrekoa:

  1. Jaitsi “EGUNEAN BEHIN” aplikazioa zure mugikorrean: https://eguneanbehin.app.link/k2T7Z9j24ab  edo bilatu “Egunean behin” aplikazioa
  2. Sakatu “TALDEAK” ikonoa
  3. Sakatu “TALDE BATEAN SARTZEKO” giltza
  4. Kode hau sartu: 23D007
  5. Sartu zure izena eta abizena eta…JOLASTERA!!!

Euskaraz gozatu!!! Euskara gozatu!!!