Albisteak

 

Zer da BOGA!?

BOGA! Plentziarako ekonomi garapen eta enplegu programa bat da, herritar guztiei zuzendua, eta helburutzat duena elkarrekin batzea herritarrek Plentziako ekonomi garapenari eta enpleguari buruz datozen urteetarako dituzten ideiak.

Badakigu plan bat egin beharra dagoela, horregatik, gure asmoa da plentziarrek EUREK EURENTZAT diseinatutako hainbat ekintza garatzea.

Horretarako, ZURE LAGUNTZA behar dugu, uste dugulako FUNTSEZKOA dela zure IDEIA eta kezka guztiak entzun eta ulertzea, lagungarri izango baitira Plentziaren garapen ekonomikorako eta enplegurako konponbideak sortu eta definitzeko.

Nola funtzionatzen du BOGA! proiektuak?

Hainbat pertsonako 2 lantalde sortuko dira (herritarrak, bertako merkatariak, elkarteak…), zeintzuk elkarrekin ariko baitira lanean hainbat hilabetez, 5 saio egingo direlarik guztira.

Saio horiek profesional batek koordinatu eta zuzenduko ditu, berak eskainiko dituelarik ekintza estrategikoak asmatzeko eta diseinatzeko behar diren tresnak. Proiektu berri horiek lagungarri izango dira Plentziak etorkizun itxaropentsu bat izan dezan enpresa arloan.

Zergatik BOGA!?

Uste dugulako zure ekarpenak GARRANTZITSUAK direla Plentziak bere enplegu arloko eta tokiko garapenerako politikak hobetu ditzan. PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUGU.

Eman izena Udalaren erregistroan, www.plentzia.eus webgunean. Bestela, hurbildu Udaletxera eta guk lagunduko dizugu dena kudeatzen abenduaren 9a baino lehen.

PLENTZIAK ZURE LAGUNTZA behar du ekonomikoki suspertzeko, enpresa berriak sortzen laguntzeko, kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egiteko eta gure udalerria denontzako aukeraz betetako erreferente ekonomiko bihurtzeko. 

Idatziguzu agenda21@plentzia.eus helbidera edo zatoz Udaletxera abenduaren 9a baino lehen.

BOGAri buruzko informazio guztia (PDF 2.64MB)