Albisteak

 
Beste urte batez, Plentziako Udalak, urtarrilaren 5ean ospatuko diren Erregeen kabalgataren eta jaiotza biziaren antolakuntzan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei. Hala, 14 urte baino gehiago dituzten pertsonak behar dira. Izena eman nahi duten auzotarrek,Saioarekin jarri beharko dira kontaktuan (deitzeko edota WhatsApp mezuak bidaltzeko telefonoa: 607 730 324). Egun batzuk lehenago, zehaztasun guztiak azaltzeko bilera bat egingo da.

Errege kabalgataren kartela (PDF 258KB)
Jaiotza biziaren kartela (PDF 123KB)