Albisteak

 

Datorren urtarrilaren 5ean, Errege Magoek magiaz beteko dituzte Plentziako txoko guztiak. Meltxor, Gaspar eta Baltasarren desfilea arratsaldeko 17:45etan abiatuko da Gorlizko elizatik eta bidean, ilusio asko banatuko dute. Erregeak 19:30ak aldera iritsiko diraPlentziako Astillerora, non hurbiltzen diren ume guztiei gozokiak banatuko dizkieten. Bi udalerrietan txokolate banaketa egongo da.