Albisteak

 

Udal gobernuak informazio batzordeen antolaketa berregituratuko du eta hiru alor handitan sailkatuko ditu zeharkakotasuna optimizatu eta administrazioaren funtzionamendua arintzeko.

Gobernu taldea arduradun tekniko eta politikoekin garatzen ari den 2019-2023 Kudeaketa Planak jasotzen duen neurrietako bat da.

Dokumentu honek, gobernu taldeari hurrengo urteetarako bere jarduna modu ordenatuan eta koherentean planifikatzeko balioko dio, ekintza eta proiektu zehatzak definituz.

 Prentsa oharra informazio gehiagorekin (PDF 551KB)