Albisteak

 

Asteazkeneko osoko bilkurak aho batez onartu zuen Gorlizekin sinatu beharreko hitzarmena, lan horiei ekiteko.

Bi udalerrietatik igarotzen den bide bat da, bai auzotarrek bai bisitariek asko erabiltzen dutena.

Jarduerak errepideari, portuaren parean dauden espaloiei, argiei, ur-hornidurari eta saneamenduari eragiten die.

Osoko bilkuran ere bide-garbiketari buruzko pleguak onartu ziren.

 Prentsa oharra informazio gehiagorekin (PDF 549KB)