Albisteak

 

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko antolatutako jardueren barruan, Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailek "Miradas de Mujer – Emakumearen Begiradak" erakusketaren zazpigarren edizioa jarri dute abian.

Artista desberdinek egindako margolan edota argazki lanen erakusketa kolektibo bat bultzatzea da ekimen honen xedea.

Genero arrazoiengatik bazterkeriari lotutako kontzeptu eta estereotipoak aldatu edota hauei buruzko gogoeta bide ematea nahi duen sormenaren aldeko apustua da. Azken batean, adierazpen, elkarrizketa eta hausnarketarako topagune bat.

Plentziako Udalak, herritar guztiak gonbidatzen ditu batasunaren eta talde-lanaren ikur den erakusketa honetan parte hartzera. Artea aldarrikapenerako, sentsibilizaziorako eta hausnarketarako bide bihurtzea bilatzen da, emakumea eta bere errealitatea protagonista absolutuak izanik.

Artelanak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Parte hartzen duen artista bakoitzak, gehienez ere, modalitate bakoitzeko bi artelan aurkeztu ahal izango ditu, kontuan hartuta lehiaketak hiru modalitate hartzen dituela: Margolaritza, Marrazkilaritza eta Argazkilaritza. Parte hartzen duten lanak 2020ko martxoaren 5etik 27ra bitartean ikusgai egongo dira, Plentziako Goñi Portaleko erakusketa-aretoan; eta erakusketa bukatu ondoren, jabeek bere lanak jaso ahal izango dituzte Goñi Portalen.

Interesatuek oinarri osoak deskargatu ditzakete, baita izena emateko dokumentua ere, udalaren webgunean: http://www.plentzia.eus.

Lanen aurkezpenaren xehetasunak jakiteko informazio gehiago eska dezakete telefonoz (94 677 55 41) edo posta elektronikoz (kultura@plentzia.eus).

Oinarriak (PDF 1,5MB)

Eskabide orria (PDF 279KB)