Albisteak

 

EGITARAUA

Martxoak 5
19:30ean. “Emakumeen begiradak” margolan eta argazkien erakusketa kolektiboa. Ekitaldian Gemma Martinez aktoreak antzeztutako “Terapia de grupo” bakarrizketa izango da ikusgai. Goñi Portalen.

Martxoak 6
20:00etan. Antzerkia. “Arquetipos de mujer” (“Emakume arketipoak”), Juana Loreren sorkuntza bat. Araldik antolatuta. Goñi Portalen. Pieza eszeniko honek, emakume bakar batean bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatzea ahalbidetzen duten tresnak planteatzen ditu, greziar jainkosen eta gaur egungo emakumearen arteko zubi bat ezarriz. Ondoren solasaldia egongo da.

Martxoak 8
11:00etan. Astilleron, Udaletxeko eskaileretan. Elkarretaratzea Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Astilleron. Goiz osoan zehar. Artisautza azoka. Emakume artisauek beren lana plazara aterako dute sektorean duten papera aldarrikatzeko eta ikusarazteko.

Martxoak 11, 18 eta 25
17:00etatik 19:00etara. Lilagunea. Jabekuntza tailerra. “Ez ero ez sumisa. Feministak gara”. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Aurrerago jakinaraziko da izen emateak nola formalizatu. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta. Goñi Portalen.

Martxoak 13
19:30ean. Antzerkia. “Toca ganar”. Sinopsia: Serorategi zahar batean, lekaimeen talde txiki batek bizirauteko bere burua berrasmatu behar izan du eta komentua berreraikitzeko gastuei aurre egiteko formulak aurkitu bertan jarraitzeko… Goñi Portalen. Lezamako antzerki tailerreko “Ausartak” taldearen proposamen bat da. Emakumez osatua, urtero obra bana estreinatzen du, martxoaren 8a eta azaroaren 25a direla eta.

Martxoak 28
18:00etan. Sorgiña Txiruliña. Umeentzako ipuin kontaketa saioa. “Emakume paregabeak eta berdintasuna”. Goñi Portalen.