Albisteak

 

Orain da Plentzia indartzeko eta bertan kontsumitzeko garaia.

Plentziako Udalak eta herriko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteak etxean geratzeko epe honetan zehar herriko dendetan erosketak bultzatzeko kanpaina luzatu dute. Horretarako, momentuan zabalik dauden merkatal establezimenduen informazioa eskaintzen da eta erosketa segurua, kalitatezkoa eta hurbilena gertuko dendena dela azpimarratzen dute.

Kanpaina etxean geratzeko epean zehar martxan egongo da eta herritarrei ailegatzeko web orrialdea, sare sozialak, komunikabideak, merkatal establezimenduak eta etxebizitzetara bialduko den katalogo txiki bat erabiliko da. 

Gainera, gogorarazten da, etxean geratzeko epe honetan, zabalik dauden denda gehienek goizez bakarrik irekitzen dutela eta merkatari askok erosketa etxera bialtzen dutela, horretarako merkatarien telefonoak kanpainan adierazi dira.

ORAIN PLENTZIA EROSI. ORAIN PLENTZIA.

Kartela (PDF 3,71MB)

Diptikoa (PDF 1,77MB)