Albisteak

 

Plentziako Udalak eta herriko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteak "Orain Plentzia" kanpainarekin jarraitzen dute elkarlanean, herritarrentzako zabalik dauden zerbitzuen eguneratutako informazioa eskaintzeko.

Oraingoan, kanpaina udaletxeko web zein sare sozialetan, ala nola autobusen markesinetan zabalduko da. Modu berean, Plentziako biztanleriak etxeko gutunontzietan jasoko du informazioa.

Gainera, gogorarazten da, etxean geratzeko epe honetan, zabalik dauden denda gehienek goizez bakarrik irekitzen dutela, merkatari askok erosketa etxera bidaltzen dutela eta zerbitzu batzuetarako erreserba beharrezkoa dela, horretarako merkatarien telefonoak kanpainan adierazi dira.

ORAIN PLENTZIA EROSI. ORAIN PLENTZIA.