Albisteak

 

Bi saioak, doakoak eta independenteak, Maider Galarraga, Psikoterapeuta eta Genero Aholkulariak emango ditu.

Tailerretan, gure inguruan genero indarkeria egoeran egon daitezkeen emakumeei nola lagundu eta bidelagun izaten ikasiko da.

Ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, mezu elektroniko bat bidaliz lilagune@uribekosta.eus helbidera edo WhatsApp bat 652 77 37 80 zenbakira.

Koronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Plentzian (Goñi Portalen) eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan. Hala ere, osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen.

Hala ere, Mankomunitateak ekimen hari ekiten dio berriro, baina formatua gaur egun bizi dugun errealitate berrira egokituz, osasun segurtasunagatik jendea pilatzea galarazita baitago. Teknologia berriei esker, ikastaroak on line eta zuzenean eskaini ahal izango dira.

Genero-indarkeriari buruzko doako eta aparteko bi saio antolatu dira, maiatzaren 7an eta 14an. "Zugatik, nigatik eta emakume guztiongatik: Genero-indarkeria kasuetan identifikatzea eta jardutea" titulupean, Maider Galarraga, Psikoterapeuta eta Genero Aholkulariak zuzenduko ditu bi saioak. Gainera, edukiak garaita egokitu dira. Hortaz, ekimenaren helburua parte-hartzaileei tresnak eskaintzea da, genero indarkeria jasaten ari diren gure inguruko emakumeei laguntzeko. Parte-hartzaileek zalantzak azaldu eta beren gogoetak partekatu ahal izango dituzte.

Ekimena Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietako emakumeei zuzenduta dago bereziki, baina beste herri batzuetan bizi direnek ere eman dezakete izena. Tailerren ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, mezu elektroniko bat bidaliz lilagune@uribekosta.eus helbidera edo WhatsApp bat 652 77 37 80 zenbakira. Izena ematen dutenei konexiorako datuak emango zaizkie.