Albisteak

 

Oraindik ere egoitza plaza bat eskuratzeko beharra duten adineko mendekoak egon daitezkeela ikusita, eta horren ondorioetarako, COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, Elorduy Fundazioak 6 plazako eskaintza berezia egitea erabaki du Barrikako egoitzan.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoeran, ZEROko kutsatze tasa dute erabiltzaileen eta langileen artean. Osasun krisia hasi zenetik egin den prebentzio lana funtsezkoa izan da.

Plentziako Udala, inguruko beste Udal batzuekin batera, Barrikako Elorduy Egoitzako Patronoen Batzordeko kide da.

Eskainitako plazetako bat eskuratu nahi dutenek Susana García, Elorduy Fundazioko gerentearekin jarri beharko dute harremanetan, 658719240 telefono zenbakiaren bidez edo helbide elektroniko honen bitartez: fundacion@residenciamayoreselorduy.es

 Kartela informazio gehiagorekin (PDF 858KB)