Albisteak

 

Plentziako Udalak koronabirusaren aurkako babesmaskarak banatuko dizkie herritar guztiei. Herriko etxebizitza bakoitzari barruan bi maskara izango dituen pakete bana emango zaio. Guztira, 10.000 unitate banatuko dira eta udalaren aurreikuspenen arabera, datorren astean hasiko dira banatzen udalerriko postontzietan. Erabilera bakarreko maskara kirurgiko esterilizatuak izango dira, osoosorik udal aurrekontuarekin finantzatuak. Hauetatik 1.200 unitate, gutxi gorabehera, kolektibo zaurgarrienentzat gordeko dira.

Plentziako Udalak maskara-sorta handi bat erostea erabaki du, udalerriko bizilagunen artean kutsatzeko arriskua gutxitzeko, batez ere hurrengo asteetan konfinamenduneurriak malgutuz joango direlako.

Era berean, Udala, aste honetan hasi da denden eta udalerriko ostalarien artean gel hidroalkoholikoa, maskarak, jardunbide egokien eskuliburua eta esker-gutun bat jasotzen dituen kit-ak banatzen, koronabirusaren eragina dela eta jarduerari segurtasunez ekiten laguntzeko. Udalak 5.400 euroko inbertsioa egin du 400 FPP2 maskara (4 establezimendu bakoitzeko) eta 500 litro gel (5 litroko ontziak establezimendu bakoitzeko) erosteko. Ekimen hau, Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan egin da. Horrela, ehun bat negoziok jaso dute dagoeneko laguntza-sorta hau.

Gogoan izan behar da Udalak, Udaltzaingoaren bidez, apirilaren hasieran babesmaskarak banatu zituela une hartan jendearentzat irekita zeuden 23 establezimendu txikitan, langileek ahalik eta segurtasun handienarekin lan egin zezaten. Kasu hartan, banatutako unitateak Ajangizko Maier enpresak Uribe Kostako Mankomunitateari egindako dohaintzatik zetozen.