Albisteak

 

Jolasak eta tailerrak oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea helburu duen "Euskaraz Olgetan" programa, ekainean ere martxan izango da. Eduki bereziak prestatu dira astero igoko direnak www.euskarazolgetan.eus webgunera eta bideoak astebetez egongo dira ikusgai.

Hauxe ekaineko programazio zehatza:

  • Ekainak 1-7: Tor Magoa (Magia ikuskizuna)
  • Ekainak 8-14: Birziklatutako panpinak + Nerea Ariznabarreta (Ipuin kontaketa)
  • Ekainak 15-21: Txokolatezko Moussea + Automatak
  • Ekainak 22-28: Koaderno Mitologikoak + Euskal Dantzak
  • Ekainak 25-Uztailak 5: Artisau izozkiak + Xalto ta xalto (pailazoak)