Albisteak

 
  • Zerbitzua dagozkion segurtasun-neurri guztiekin jarri da martxan berriro, eta BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Museo eta Aretoen Sareak, emandako jarraibideen arabera aplikatu dira.

Plasentia de Butron Museoa irekita dago berriz ere, COVID19ak eragindako osasun-krisiaren aurrean prebentziozko neurri gisa, hiru hilabetez itxita egon ondoren. Beraz, Plentziako historian eta itsasoarekin duen harreman estuan murgildu nahi duten pertsona guztiek, hiribilduko alde zaharrean dagoen gune kultural hau dagoeneko bisita dezakete, XVI. mendeko eraikin batean. Zerbitzu hau dagozkion segurtasun-neurri guztiekin jarri da martxan berriro, eta BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Museo eta Aretoen Sareak, emandako jarraibideen arabera aplikatu dira.

Horrela, Plasentia de Butron Museoak bere jarduerari heldu dio berriro, edukiera segurtasun-distantziak bermatzeko egokituz. Bisitariek maskara eraman behar dute, eta eskuak garbitzeak duen garrantzitsua gogoraraziko zaie; horretarako, sarreran hidrogel higienizatzailea jarriko delarik. Era berean, seinaleak areagotu dira, instalazioetatik hobeto eta seguruago ibiltzeko.

Segurtasun-distantziak gordetzeko, eta erakusketa-aretoen tamaina kontuan hartuta, oraingoz ez da bisita gidaturik eskainiko taldeentzat.

Museo honen ordutegia honako hau da:

  • Asteazkena, osteguna eta ostirala: 16:30etik 20:00etara.
  • Larunbata: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Igandea: 11:00etatik 14:30era.

Ordutegi hori uztailaren 2ra arte mantenduko da, orduan sartuko baita indarrean udako ohiko ordutegia.

Plasentia de Butron Fundazio Museoak eta Plentziako Udalak istorioz, tradizioz eta kresal usainez beteriko gune hau bisitatzeko deia egiten dute.

Informazio gehiago: www.museoplentzia.org