Albisteak

 
  • Ordutegia berriz ere 08:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Hainbat segurtasun neurri ezarri dira Udalaren eraikinera sartzeko.
  • Nahitaezkoa da maskara eramatea, eta sarreran gel hidroalkoholikoaren banagailuak jarri dira.
  • Jendea hartzeko eta mostradoreko eremuan, gehienez ere 2 pertsona sartuko dira, eta hidrogela eta herritarrak eta langileak banatzeko manparak jarri dira. Momentuz ez da hitzordurik eskatu behar.

Alarma-egoera gaindituta, Plentziako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuak gaur bertan hasi da arreta presentziala eskaintzen. Ordutegia 8:30etik 13:00etara da, eta, oraingoz, ez da aldez aurretik hitzordurik eskatu behar izango. Sistema hori ez da baztertzen datozen egunetan udaletxera hurbildu daitezkeen pertsonen kopurua baloratu ondoren. Hala ere, Hirigintza eta Bulego Teknikoaren arloan arreta jasotzeko, bai eskatu beharko dela aldez aurretiko hitzordua. Txanda telefono baten bidez emango da eta laster jakinaraziko da zenbakia.

Udalak higiene eta segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu egungo egoerak eskatzen duen zuhurtzia guztiarekin. Horregatik, gel hidroalkoholikoaren banatzaileak jarri dira udaletxeko bi sarbideetan (sarrerako ate nagusian eta igogailuan), eta herritarrek erabili behar dituzte sartu aurretik. Sarrera nagusitik sartuz gero (oinez), jarritako kartelek markatutako argibideak jarraitu behar dira eta eskuineko eskaileratik sartu. Kudeaketak bukatu ondoren, ezkerreko eskaileratik aterako beharko da. Jendea hartzeko eta mostradoreko eremura igogailutik datozenek, heldu diren ordena errespetatu beharko dute. Mugitzeko arazoak dituzten pertsonek bakarrik erabil dezakete igogailua, eta banaka erabiltzea gomendatzen da, salbu eta erabiltzaileak nahitaez lagunduta joan behar badu.

Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da uneoro, eta mostradorean eta jendearentzako arreta-gunean, gehienez ere 2 pertsonarentzako lekua izango da. Honez gain, hidrogela eta herritarrak eta langileak bereizteko manparak jarri dira. Arren eskatzen da mostradorearen eremutik kanpo jendea zain egotea, gomendatutako distantzia soziala markatzen duten lurzoruan jarritako seinaleak errespetatuz. Halaber, gogorarazten da ez dela dokumentuen kopiarik egingo instalazioetan; beraz, dokumentazioa behar izanez gero, jendea behar diren kopiekin joan dadila eskatzen da. Udaltzaingoari dagokionez, arreta-ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 9:00etatik 21:00etara. (Telefonoa: 94 677 33 10).

Udalak dei egiten die herritarrei higieneari eta distantzia sozialari buruzko arauak errespetatu eta laguntzeko.