Albisteak

 
  • Aurrez aurreko arreta-zerbitzu hau martxan da berriz ere, COVID-19ko osasun larrialdiak eragindako geldialdiaren ondoren.
  • Ordutegia 10:00etatik 15 00etara eta 16:00etatik 19:00etara da.
  • Berrirekitze hau segurtasun neurri guztiak hartuta egingo da, hala nola maskara nahitaez erabili beharko da.
  • Paperezko informazio-materialaren ordez, formatu digitalak erabiliko dira.

Plentziako Turismo Bulegoak (Erribera kalea 23) gaur, ekainak 23, irekiko ditu berriro ateak jendearentzat, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aurrez aurreko arreta-zerbitzu hau duela hiru hilabete eten behar izan zen, COVD-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz. Orain, bizi dugun egoera berriaren aurrean, berriz ere martxan dago, hori bai, langileen zein bisitarien segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartuz.

Lokalean pilaketarik egon ez dadin, gehieneko edukiera bi bisitarikoa izango da eta, sartu ahal izateko, maskara erabili beharko da. Sarbideko atea irekita egongo da egoerak ahalbidetzen duen guztietan, eta behin barruan, bisitariek gel hidroalkoholikoa izango dute eskura. Mostradore guztiek manparak izango dituzte, kutsatzetik babesteko oztopo elementu gisa.

Gainera, autozerbitzurako informazio-material guztia kendu da. Era berean, ahal den neurrian, ez da inolako dokumentazio fisikorik entregatuko, formatu digitalaren erabilera lehenetsiz. Horretarako, turismo bulegoko langileek pantaila digitalak izango dituzte, bisitariari bisitatzeko lekuei, jarduerei, gastronomiari, ostalaritzari eta abarri buruzko informazioa erakusteko. Horrela, erabiltzaileak nahi duen informazioa eskuratu ahal izango du, eta bere mugikorrean deskargatu, wifi bidez.

Segurtasun neurriak ikusteko moduan iragarriko dira bulegoaren kanpoaldean.