Albisteak

 
  • Udalak zentzuz jokatzeko eta ekipamenduen erabilera arduratsua egiteko deia luzatu die herritarrei. Hala, edukierarekin lotutako kartelak jarri dira bete beharreko arauekin, guraso zein umeek kontuan izan ditzaten.

Normaltasun berrian sartzeak hainbat leku berriro irekitzeko aukera eman die udalerriei. Hala, garbiketa eta desinfekzio lanak amaitu ostean, Plentziako Udalak umeen parkeak ireki zituen atzo (hondartzako zabuak izan ezik, konponketa lanak egiten ari dira eta). Erabiltzaileen segurtasuna babesteko helburuarekin, haurrentzako jolastokiak maiztasunez garbituko dira. Udalak zentzuz jokatzeko eta ekipamenduen erabilera arduratsua egiteko eskatu die herritarrei. Segurtasun neurriak errespetatzearen garrantzia ere azpimarratu du, agintarien osasun aholkuak jarraitzeko eskatuz. Hala, edukierarekin lotutako kartelak jarri dira bete beharreko arauekin, guraso zein umeek kontuan izan ditzaten.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretua jarraituz, 4 metro karratu bakoitzean pertsona bakarra egon ahal izango da. Eskuak maiz garbitzea gomendatzen da, eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gordetzea eskatzen da. Gutxieneko tarte hori ezin bada utzi, maskara erabili beharko da.