Albisteak

 
  • 2020ko edizioan, aurreko urteetan baino ipuin gehiago aurkeztu dira: guztira, 428 gaztelaniazko modalitatean eta 10 euskarazkoan.
  • Pandemiak eragindako salbuespen egoeraren aurrean, aurtengo Lanbro Beltza topaketen formatua berriz definitu behar izan da eta hitzaldiak internet bidez eskaintzen ari dira.

Plentziako Udalak eta Calibre 38 Aldizkari Digitalak antolatutako Lanbro Beltza Nazioarteko Ipuin Lehiaketaren VIII. Edizioak baditu irabazleak. Laura Balagué, Juan Mari Barasorda, Javier Abasolo, Noemi Pastor eta Ricardo Bosque (azken hau presidente gisa) izan dira epaimahaikideak, eta gaztelaniazko modalitateko lehen saria Elio Puntieri idazle argentinarrari ematea erabaki dute, Rogelio Waitman ezizenarekin aurkeztutako "Un cheque de ocho ceros" ipuinagatik. Euskarazko modalitatean, berriz, Aritza Bergara eta Joseba Lozano epaimahaikideek, Noemi Pastor buru dutela, aurtengo sariaren irabazlea Gotzon Plaza Jaio izatea erabaki dute, "Metro eta erdira" ipuinagatik. Plaza iaz ere irabazle izendatua izan zen modalitate berean “Jai-Alai” ipuinagatik.

Modalitate bietako egile eta ipuin finalistak honako hauek izan dira:

Gaztelaniazko modalitatean:

  • Rosalía Guerrero Jordán, “Demasiado joven para morir” ipuinarekin.
  • Julián Granado Martínez, “Unidos por la carne” ipuinarekin.
  • Beatriz Osa Fernández, “El anillo de Jarabo” ipuinarekin.
  • Felipe de Luis Manero, “Campeones de Europa” ipuinarekin.

Euskarazko modalitatean:

  • Lehen finalista, Javier Díez Carmona, “Azken hegalaldia” ipuinagatik.
  • Bigarren finalista, Mari Joxe Azurtza Sorrondegi, “Tenis klubean” ipuinagatik.
  • Eta hirugarrena, Oskar Azkona García, “Desagerpena Bilbon” ipuinagatik.

2020ko edizioan, aurreko urteetan baino ipuin gehiago aurkeztu dira: 428 gaztelaniazko modalitatean eta 10 euskarazkoan. Ipuinen jatorriari dagokionez, Estatuko hainbat tokitatik iritsitako lanak izan dira; eta nazioarte mailan, batez ere Hego Amerikako herrialdeetatik etorritakoak, hala nola Kubatik, Mexikotik, Argentinatik, Kolonbiatik eta Panamatik, beste askoren artean.

Gogoratu behar da pandemiak eragindako salbuespen egoera honen aurrean, 2020ko Lanbro Beltzaren topaketen antolatzaileek formatua berriz definitu behar izan dutela eta hitzaldiak internet bidez eskaintzen ari direla. Goñi Portal topaleku izan ohi duten hitzaldi hauek, aurten Plentziako kokaleku desberdinetan aldez aurretik grabatu dira eta on line formatuan eskaintzen ari dira; Calibre 38 Aldizkari Digitalaren etaPlentziako Udalaren Facebookeko profiletan zabaltzen ari dira, baita eta 2020ko Lanbro Beltzaren Youtubeko kanalean ere.

Jon Arretxe eta Aritza Bergara idazleek parte hartu zuten lehen hitzaldia, "Euskarazko nobela beltzaren erronka", ikusgai dago: https://labur.eus/3wcOK

Hurrengo saioan, Susana Rodriguez Lezaun eta Mikel Santiago idazleak izango dira hizlari, eta thrillerra izango dute hizpide. Uztailaren 13ko astean, Noelia Lorenzo eta Laura Balaguè idazleen txanda izango da, eta emakumeek idatzitako eleberri beltzei buruz hitz egingo dute.