Albisteak

 

Plentziako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak, joan den ekainaren 23an ekin zion berriz ere herriko bizilagunei aurrez aurreko arreta emateari. Alde horretatik, aldaketak egin dira Udaleko sail desberdinekin harremanetan jartzeko luzapenetan,. Horiei esker, hitz egin nahi den pertsonekiko harremana azkarragoa eta zuzenagoa izango da. Aldaketa honen helburua arreta hobea eta eraginkorragoa eskaintzea da:

  1. Herritarrentzako Arreta, Erregistro eta Erroldakoekin hitz egin nahi baduzu, sakatu 1
  2. Kontabilitate sailarekin hitz egin nahi baduzu, sakatu 2
  3. Idazkaritza rekin hitz egin nahi baduzu, sakatu 3
  4. Hirigintza , Obra , Zerbitzu eta Obra Lizentziei buruzko gaiez hitz egin nahi baduzu, sakatu 4 edo markatu 94 685 41 23 edo bidali mezu bat helbide honetara: bt@plentzia.eus . Argitu behar da hau dela Hirigintzako zuzeneko telefonoa, bai kontsultetarako bai Sail honekin hitzorduak hitzartzeko.

Gogoratu arreta ordutegia 8:30etatik 13:00etara dela. Udaltzaingoari dagokionez, arreta ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 9:00etatik 21:00etara. (Telefonoa: 94 677 33 10).

Udalak dei egiten die herritarrei higieneari eta distantzia sozialari buruzko arauak errespetatu eta laguntzeko. Hurrengo estekan informazio gehiago duzu hartutako neurriei buruz