Albisteak

 

Salbuespenezko eta aldi bateko neurri gisa, eta berriro abisatu arte, Erribera kalea itxi egingo da ibilgailuentzat asteburuetan, honako baldintza hauetan:

  • Noiz: asteburuetan, 2020ko uztailaren 24tik (ostirala) berriro abisatu arte.
  • Ordu-tartea: ostiraletik (14:00etatik) astelehenera (08:00etara).
  • Arrazoia.- Gomendatutako urruntze fisikoa bultzatzea/bermatzea, covid-19agatiko kutsatzeak saihesteko.

Neurri hori uztailaren 23ko 254/2020 Alkatetzako dekretuan jasota dago, eta bizi dugun egoera soziosanitarioari erantzuten dio.

Erribera kalean baimendutako pasabideak dituzten erabiltzaileek jarrai dezakete pasabide horiek erabiltzen. Sarbidea bermatuko zaie zerbitzu publikoetako ibilgailuei (esaterako, anbulantziak, suhiltzaileak eta ordena publikoko indarren ibilgailuak).

 Bandoa (PDF 40KB)