Albisteak

 

Urriaren 15n, arratsaldeko 18:30etan, Plentziako IV TOKIKO TURISMO MAHAIA gertatuko da, Plentziako udaletxearen erloju  aretoan. Saio horretan turismo arloan martxan dauden proiektuen aurkezpena egiteko elkartuko gara.

COVID-19agatik hartu beharreko segurtasun-neurriak direla eta, gehieneko edukiera zehaztu da presentzialki parte hartzeko. Hala ere, telematikoki Zoom aplikazioaren bidez parte hartzeko aukera ere izango duzue.

Konfirmatzeko azken eguna urriaren 14an, 18:00etan izango da.

 Deialdia (PDF 312KB)