Plentzia Plentzia-Mungia eskualdean dago kokatuta; beraren mugak bat datoz izen bereko itsasadarraren ibilguarekin, beraren bokaleraino. Udalerriak 6,30 km² ditu.
Erliebeari dagokionez, Plentzia muino batzuez inguratuta dago, erdigunetik urrundu ahala gero eta altuagoak direnak; hala, altuenak Zabala-Ondo (213 m) eta Kukutxa (109 m) dira. Estrukturaren ikuspuntutik, berriz, eremu hau "Bizkaiko Sinklinorioan" integratuta dago. Bertan, material eozenikoak dira nagusi.
Ibai-bilguak meandro batzuk eratu ditu, eta Plentziako erdigunea horietako batean dago kokatuta.
Udalerria osatzen duten auzoak nahiko sakabanatuta daude geografikoki. Saratxaga, Isuskitza eta Erdigunea dira.
Erdiguneari dagokionez, aski bereiztutako hiru eremu ditu: Alde Historikoa edo Herriaren jatorrizko gunea, Txipio eta Zabalgunea. Azken horretan, herriaren azken hirigintza-garapenaren ondorioz sortutako eraikinak daude gehienbat.